USAIMENA

Usaimenak eta dastamenak batera egiten dute lan. Katarroa dugunean ez dugu behar bezala usaintzen, eta zaila egiten zaigu jakien zaporeak bereiztea. Era berean, usain gogorrek ere, dastamenean nahastea eragiten dute.

Kipula, sagar eta patata batekin esperimentatzen aritu gara…

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

DASTATZEN…

Mihiaren gune jakin bakoitzak zapore bat detektatzen duela ikasi digu. Hori horrela dela frogatzeko, etxetik ekarri ditugun jaki desberdinak dastatu ditugu; limoia, laranja azala, platanoa, sagarra, kafea, txokolatea, azukrea…

Jaki guzti hauek banan-banan dastatu bitartean, bakoitzaren zaporea identifikatzen saiatu gara. Gazia ote? Garratza ala mingotsa? Gozoa izan daiteke!

 

This slideshow requires JavaScript.

NERBIO -SISTEMA

Nerbio- sistema gizakion eta animalia gehienen burmuinak, bizkarrezur-muinak eta nerbioek osatzen duten multzoa da. Egitura honek kanpoko estimuluak jaso, interpretatu eta egoera bakoitzari zer erantzun dagokion erabakitzen du. Inguruneko estimulu horiek organo errezeptoreen bidez (begiak, belarriak, larruazala, sudurra, mihia) jasotzen ditu nerbio-sistemak.

 

 

URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN!

Bat bukatu eta beste bat hasi,  Urte Berriarekin batera Txanelako 3. gaiari hasiera eman diogu.  Bidaia luze honen ostean geure buruataz gehiago jakiteko geldiune bat egitea erabaki dugu.

3.3

Zertan jardungo garen? Bada,  liburuxkaren azala arretaz behatzen baduzue eta igarkizun hauek asmatzen badituzue pista batzuk jasoko dituzue!

       

LEIZE- ZULOAK BI ATE

BIAK DAUDE PAREZ- PAREZ;

HOR EURI, HORTXE HAIZE,

HOR LOKATZ BERDE- BERDE.

                                                          

TXIKI NAHIZ HANDI

DOINUAK DITUZTE JANARI; 

BAT ETA  BAT DIRA BI

ETA BIAK JANARI BERBERA JANEZ BIZI.

                                                                                                                                  

 

BIDAIA BUKATU DA…

Gai honetan, egiptoarren bizimoduari eta kulturari buruzko gauza interesgarri asko ikasi ditugu. Horien artean soroak ureztatzeko, ubideak eta “xaduf” izeneko tresna erabiltzen zituztela. Liburuxkako argibide testua jarraituz, “xadufak” eraiki genituen material desberdinak erabiliz. Zer deritzozue gure ingeniari lanei?

 

 

Honetaz gain, Egiptoko maketa erraldoi bat ere eraiki genuen guztion ekarpenekin. Konturatu zarete zenbat xehetasun dituen? Harea, krokodiloak, tenplua, obeliskoak, piramideak, xadufak, nekazaritzako lur-sailak… Ez da ezer falta!